2013/08/29

BUCARDO!!!!!

Goierriko bi haundietako lasterketa pasa ondoren atsedena hartzea erabaki nuen, nekatuta eta buruz nahiko erreta bukatu bainuen.

Ia hilabete geldi egon ostean pirineotara joan ginen gure oporraldia jarraitzeko asmoz eta bertan hasi nintzen berriz mendira korrika joaten.

 
 

Canfranc - canfranc lasterketa ikusiaz lehenengo korrikaldiak egin nituen, lasterketa beldurgarria iruditu zitzaidan,oso gogorra.
Pirineoen edertasunaz gozatuz mendi buelta ederrak egin nituen bakarrik eta lehengusuren konpainia ederrean.

 
 Lore eta Marerekin ere mendian oso gustora ibili naiz eta alabatxoak bere lehenengo tontorrak egin ditu bere aitak hain gustuko dituen parajeetan.



 Oporraldia aurrera zioala beste lasterketa bat ikustera joan ginen  oroeleko igoera. Lore eta Marerekin igo nuen eta hainbat eta hainbat lagun ikusteko aukera izan genuen, ederra goiza. Hauetako lagun batek gonbidatu zidan ondoren aipatuko dudan lasterketara, Linas de Broton egiten den lasterketa eder batera. Roberto Prades lagun Alcañiztarrak Linasera joateko esan zidan, nik ordea gogo haundirik ez,aitzakia aitzakiaren atzetik... mendi buelta guztiak luzeak eta erritmo motelean egin ditut...  azken hilabeteetako lasterketak ere luzeak izan ziren... txispa gabe nago... horrela agurtu genuen Aragoiko selekzioan dabilen lasterkari bikaina.



Nere kontzientziak ez zuen denbora asko behar izan nire burua konbentzitzen, eta horrela azkenaldian mendian korrika egiteko arra barruan sartuta daukan nire lehengusuari deitu eta hura konbentzitzeko nik ere ez nuen asko behar izan.




Abuztuaren 17an han joan ginen Villanua aldetik Linas de Broto herrira Vuelta al Último Bucardo lasterketan parte hartzera. Bai bai Bucardo, eta hau zer da?? galdetuko duzue askok eta askok, nik egin nuen bezela...

Ba hona hemen gazteleraz zer den eta nola hil zen azkena.



Zer da "bucardo" bat??

Azken bucardoaren heriotza.

Ikusten duzuenez Bucardoak eta mendi korrikalariok gauza asko ditugu amankomunean, eta pixkat bucardo garela ere esan genezake!!!



Linasen alberge edo hostal txiki bati horrelaxe jarri zioten izena "El último bucardo" eta lasterketak hostal honi buelta ematen dionez,  hortxe lasterketa honen izenaren zergatia.

VUELTA AL ÚLTIMO BUCARDO (kronika hurrengo argitalpenean)

No hay comentarios:

Publicar un comentario