2013/03/28

Martxoak 20 - 27 VAYA SEMANITA!

Martxoak 20 plan ederra aurretik, lanetik bueltan bizikletan apur bat ibili eta gabeko korrika aprobetxauaz entrenamentutxo bat gabez itteko plana. 16:15  telefonuak joten dost, arrarua da laneko ordutan normalian eztostelako inork deitzen.Lore da eta urak apurtu dittuela esaten dau...
Nik eztot sinisten hasieran, gure txikinai 4 aste falta baixako guregana etortzeko... baina ez da broma eta Lorekin berba in ostian badaku plan berrixa. Lanetik etxera allau eta hospitalera goiaz urak garbixak dia eta eztau olako prisarik.

18:30 hospitalian sartu eta goizeko 2:42 gure txikina gurekin dau, amatxo una kanpeona epidural eta ezer barik erditze dana aguantau dau eta txikina oso txikina da eta hau bai KORRIKA kin batera azkar azkar etorri da.Goizeko 5ak inguruan hirurok logelan lo.

Martxoak 21, 22, 23 egunak polittak dia baina gogorrak.Hospitalian ez nauen denbora gure etxeko gauzak trasladaitten pasaitten dot, umian traste danak oñatin egonda gure mudantza aurreratzia erabaki dulako.Gabetan lo gutxi eta egunez bisita asko eta traste asko alde batetik bestera. Martxoak 23 ondiok eztozkue altarik emungo umiak Bilirrubinia apurtxo bat altu dakolako, nik Loreri "Lore zelan eztau bilirrubinia altu eukiko dakon aitatxo eta amatxokin..." jajjajajj!!

Lorekin berba in ostian Sara korrika trailen parte hartzeia erabakitzen dot, lo gutxi eindda nau eta gorputzai palo haundixa emunda trasladuakin eta bisitakin baina gogo berezi bat dakot bertan egoteko eta gainera familixia onduan eukikot, Lore eta Mare gainera momentuoro norbaittekin geratuko dia eta horrek be lasaitzen nau.

23 Gabeko 9etan hospitalian urten Bergaran erropa eta bartulo danak hartu eta Sarara noia, bertan familixa erdi dakot zai afaltzeko.Allau eta afarixa prest dakot furguan, hitz aspertutxo bat eta ohera seiretarako esnatu behar da ta.00:00 luak hartzen dost.

Martxoak 24 Seirak! ze ondo indoten lo! Gosaldu eta lasai lasai geratzen naiz furguan lo apurbat eitten.Lorekin berba in eta bere animuak telefonoz entzutiak kriston morala emuten dost! Jantzi, dorsala hartu eta berotzera!!

9:00ak puntuan irteera!!
Lasterketa eder baten ostian dutxau eta familixiakin bazkaldu ostian berriz hospitalera. Nere bi printsezek agur bero batekin hartzen dostei Zorionak emunez! Lasterketa ona izan da !

Martxoak 25, Bilirrubinia jaisteko Mare karibera!! eta gu berari begira egun eta gau guztia!!  Ze politta dan!!

Martxoak 26  Danok etxera!  Oñatiko etxera!

Martxoak 27 errutinan sartzen gara baina oin ezer ez da berdina ez gara bi hiru gara eta!! 



VAYA SEMANITA!!   ESKERRIKASKO LAGUNDU GAITTUZUEN LAGUN ETA FAMILIXAKUEI!!!

2 comentarios:

  1. Gogorra baina ederra benetan. Disfrutau, batzutan ez da errexa baina disfrutau! Badakitzu etxeko danak lagunketako gertu gauzela eta. ZORIONAK!!!!

    ResponderEliminar
  2. Badakizu orain ama ta alabaz disfrutatzera eta zaintzera.

    ResponderEliminar