2013/03/18

KORRIKATIK SARA KORRIKARA!!



Aste polit baten aurrian gauz, korrikaz betetako aste baten aurrian.



Hiru bat hilabete badia entrenaitten hasi nitzala eta martxua be badoia aurrera, esandako mouan aste politta dator,izan be bixar asteartea KORRIKA Gasteiztik pasauko da eta bertan lanian nabilenez umiekin era berezi baten biziko dot bere etorrera.
Chidi, Anisa, Mohammad, Pearl, Alliyah eta danei Korrika zer dan esplikatzia ez da erreza baina elkarbizitzan saiatu gara Euskara Elkarri Emuten!!!  Ea umiek gurasuak animatzen dittuzten eta korrika ittera animatzen dian! 


Asteazken gabian aldiz, debagoienian izango dou Korrika, Afaldu ostian gabaz entrenamentutxo bat itteko aukera ederra gorla aldian,gero korrikan sartu eta Bergarara, etxera jaitsiko naiz.


Astia bukatzeko asteburua Saran pasauku, Domekan Sara KORRIKA Trail.
Hiru lau bat urtez noia lasterketa hau itten eta aurten be hara fatia pentsau dot, batetik 25km luze dakolako eta bestetik iparraldeko lasterketen antolakuntza pasada bat pentsaitten xatelako. Ibilbidian tramo tekniko gehixau jarriko nittun baina dana ezin da!! Gainera giro politta sortzen da asteburuan ziar.


VI. SARA KORRIKA TRAIL


Ondiok badakit ez nauela nere momentu onenian baina test politta izango da aizkorrira begira!!



KORRIKATIK  SARA KORRIKATRAILERA EMAN EUSKARA ELKARRI!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario