2013/03/13

DENBORALDI ANTOLAKETA -Lorea-


Sara Korrika Trail

Gure etxeko egutegixa Euskal Herriko eta Pirineo aldeko leku izenez beteta dago. Lehenengo lasterketia eindda Antzuolan, hurrengua prestatzen hasitta gae, norbera bere erara, noski! Begi bistan daukou martxuan 24a; Sararako bidia aspaldi ikasitta daukou eta bertan sortzen dan girua gustoko be bai. Asteburu ederra pasatzeko gogoz!


Gero, apirila dator.
Lehenengo apirilak 6; Altsasuko hiru mendizerrak mendi martxa, oso politta eta egualdi ona eiñez gero, zoragarrixa. Apirilak 14an Mendarora irteera! Ni ez naiz egon Mendaroko mendi lasterketan, baina aurreko urtian gustora asko ibili zan gure korrikalarixa eta berriz parte hartzeko gogo haundixakin dago. Apirilian dana ez da izango mendixa eta lasterketak; apirilak 16xan gure neska txikixa jaiotzekua omen da, eta hori be, denboraldiko antolaketan kontuan hartzeko beste data bat da, noski!
Apirila bukaera eta maiatza Zegama-Aizkorriri begira egongo ga danok, maiatzak 26xa berezixa izango dala uste dot. Eguraldixak laguntzen badau Mare eta bixok Sancti Spiritun egongo ga aittatto animatzeko eta bestela Zegaman itxoingo jau aurreko urteko denboria zela bajatzen daben ikusteko! Animo!
 
 
Ekaineko lekuak ez dae oso argi, aukera ezberdin asko dauzkou baina ondiokan erabakirik hartu gabe.
Eta azkenian, uztailak 13-14an, aurtengo denboraldiko beste helburuetako bat, Goierriko 2 Handiak! Lasterketa honetan be etxekuak aurrera eta atzera ibiliko ga ahal doun laguntza eta animo guztiak emateko.


Beraz, badakizu, animo eta gogor! Etxekuak zu laguntzeko gae eta!

No hay comentarios:

Publicar un comentario